Zirriborro Jazz Bandek kontzertua eskainiko du ostiral iluntzean

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 27a

Zirriborro Jazz Band taldeko kideak emanaldi batean.

Zirriborro Jazz Band taldeak kontzertua eskainiko du ostiral iluntzean, Zestoako Portale kulturgunearen terrazan. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta jazz nahiz swing doinuak entzun ahal izango dituzte herritarrek.

Donostiako Zurriola ikastolako gurasoek osatutako taldea da Zirriborro Jazz Band. Zestoako Udalaren laguntzarekin antolatu du kontzertua Portalek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide