Larunbatean ospatuko dituzte Arteaga auzoko festak

Ihintza Elustondo 2026ko maiatzaren 25a

Iazko Arteaga auzoko festetako une bat.

Larunbatean, maiatzaren 30ean, ospatuko dute Zestoako Arteaga auzoko festa eguna, eta askotariko hitzorduak prestatu dituzte egun horretarako.

Iaz ospatu zituzten lehen aldiz Zestoako Arteaga auzoko festak, eta izan zuten arrakasta tarteko, aurten berriro animatu dira auzotarrak jaiak antolatzera. Hain zuzen ere, larunbatean, maiatzaren 30ean, ospatuko dute Arteagako festa eguna, eta askotariko hitzorduak prestatu dituzte egun horretarako. Besteak beste, kirol erronkak, otorduak, musika saioak, jolasak... izango dira. Hona hemen egitaraua, osorik:

  • 09:30. Auzo igoera Ertxinera.
  • 10:45. II. Erlojupeko Igoera Ertxinera. 
  • 13:00. Lagunartean eta sari banaketa. 
  • Gero, Aizpea Aristi akustikoan. 
  • 17:00. Haurrentzako jolasak. 
  • 18:00. Auzo poteoa, jolasak eta Xabierren museoari bisita. 
  • 22:00. Arrixku taldea eta Olber DJa. 
    *Afaltzeko aukera egongo da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide