Kultur Etxeko aretoa eraldatzeko proiektua aurkeztuko du Zestoako Udalak ekainaren 3an

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 19a

Zestoako Kultur Etxea.

Zestoako Kultur Etxea eraikinean, jubilatuen taberna izandakoan, izango da aurkezpen saioa, 19:00etan hasita. Herritarrak nahiz herriko eragileetako ordezkariak deitu ditu udalak saiora.

Zestoako Udalak Kultur Etxeko aretoa eraldatzeko proiektua aurkezteko bilera deitu du ekainaren 3rako (asteazkena). Aurkezpen saioa 19:00etan hasiko da, eta Kultur Etxea eraikinean –jubilatuen taberna izandakoan– egingo dute.

Herritarrak nahiz herriko eragileetako ordezkariak deitu ditu udalak saiora.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide