Udaberriko Festa Amillubin, udazken giroan

Ane Olaizola 2026ko maiatzaren 16a

Giro makurrari goxotasuna jarri diote Amillubi baserrian, eta Lurra oinarri, utopien bidean lelopean, askotariko ekintzak egiten ari dira han, hala nola mahai inguruak, musika zein bertso saioak. 

Udaberriko Festa dute gaur Amillubin, eguraldiagatik udazkenekoa izan bazitekeen ere. Dena den, giro makurrari goxotasuna jarri diote Iraetako baserri horretan, eta goizetik aurrera, askotariko ekintzak ari dira egiten, Lurra oinarri, utopien bidean lelopean. 

09:30ean zabaldu dituzte Amillubiko ateak, eta parte hartzaileei harrera egin ondoren, mahai inguruei ekin diete: Lur bizia, herri bizia solasaldia izan da lehendabizi, eta Ametsek lurra hartzen dutenean izeneko mahai inguruarekin osatu dute goizeko egitaraua. Ondoren, bazkari agroekologikoa izan dute zain han elkartutakoek, eta bazkalostean, kultur saioen txanda iritsi da. Honako saio hauek izango dira iluntzera bitartean: Pobresiak poesia errezitaldi musikatua, bertso saio elektronikoa, Babarrunba nahiz Berba labanakaz taldeen kontzertuak eta Txantona Garrote DJaren emanaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide