Ostegunetik igandera ospatuko dituzte Asentzio jaiak Endoian

Iraia Oteiza 2026ko maiatzaren 12a

Endoiako Asentzio jaiak 2024ean. (Ihintza Elustondo)

Ostegunean 19:30etan jaurtiko duten txupinazoarekin hasiko dira festak Zestoako auzoan, eta igande iluntzera arte luzatuko da jaia. 

Ostegunean, Asentzio Egunean, hasiko dituzte Asentzio jaiak Zestoako Endoia auzoan, 19:30ean txupinazioa botatzearekin batera. Ondoren, 20:00etan meza izango da, eta 21:00etan auzo afaria egingo dute Ane Urbietak eta Haitz Martinek alaituta. 

Ostirala, berriz, mus txapelketaren eguna izango da. Bigarrenez antolatu dute txapelketa auzoan, eta parte hartu nahi duenak 20 euro ordaindu beharko ditu. Bikote irabazleak 300 euro eta txapelak jasoko ditu, bigarrenak 200 euro, hirugarrenak 100 euro eta laugarrenak opariak. 22:00etan hasiko da karta jokoa. Aurretik, baina, 19:00etatik 21:00etara, pintxo poteoa egingo dute auzoan.

Ume eta gazteentzako eguna izango da, aldiz, larunbatekoa. 12:00etatik 19:00etara puzgarriak eta kart zirkuitua izango dira txikienentzat, eta 17:00etan, txokolate beroa hartzeko aukera izango da. 21:00etan, afaria izango da Endoiako biltokian, eta 23:00etatik aurrera, Indate DJak girotuko du auzoa.

Igandean, atzera ere meza izango da 11:00etan, eta Itziarko Andutz dantza taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da gero. 13:00etarako luntxa antolatu dute, eta 14:00etan auzo bazkaria.

Igande arratsaldean, 17:30ean hasita, herri kirolen txanda izango da. Xabier Zaldua eta Aratz Mugertza arituko dira aizkoran, eta zortzina enbor; harri jasotzen, berriz, Goizeder Abendibar eta Ainitze Zumeta. 

Hona hemen Endoiako Asentzio jaien egitarau osoa:

Maiatzak 14, osteguna. Asentzio Eguna

19:30. Txupinazoa.
20:00. Meza.
21:00. Auzo afaria trikitilariekin.

Maiatzak 15, ostirala

19:00-21:00. Pintxo poteoa.
22:00. Endoiako II. Mus Txapelketa.

Maiatzak 16, larunbata

12:00-19:00. Puzgarriak eta kart zirkuitua haurrentzat. 
17:00. Txokolatada.
21:00. Afaria biltokian. 
23:00. DJ Indate. 

Maiatzak 17, igandea

11:00. Meza.
12:00. Itziarko Anduntz dantza taldea. 
13:00. Luntxa.
14:00. Auzo bazkaria Endoiako biltokian.
17:30. Herri kirolak. Xabier Zaldua eta Aratz Mugertza aizkoran; Goizeder Abendibar eta Ainitze Zumeta harrijasotzen. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide