Zestoako Festa Batzordearen bilera egingo dute asteazkenean

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 11

Ustekabe txaranga Zestoako jaietan. (Iraia Oteiza)

Herritarrak nahiz eragileetako kideak bileran parte hartzera animatu dituzte, herriko jaiak elkarlanean antolatu ahal izateko. Asteazkeneko bilkuran ekarpenak nahiz proposamenak egiteko aukera izango da.

Aurtengo herriko festak antolatzeko, Zestoako Festa Batzordearen aurreneko bilera egingo dute asteazkenean, maiatzaren 13an. 18:00etan hasiko da batzarra, Alonderon.

Herritarrak nahiz herriko eragileetako kideak bileran parte hartzera animatu dituzte, jaiak elkarlanean antolatzeko xedearekin. Asteazkeneko bileran jaietarako ekarpenak eta proposamenak egiteko aukera izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide