Eskola Txikietako Antzerki Topaketa dela eta, ostiralean ibilgailuentzat itxita egongo da Arroabeko San Isidro kalea. 09:00etatik 16:00etara itxiko dute kale horren zati bat –Marduxarra eta Narkis Balenciaga kaleen tartean–, haur ugari ibiliko direlako auzoan eta haien segurtasuna bermatu nahi dutelako.
Aizarnako eta Arroabeko eskola txikietako umeek parte hartuko dute topaketan, eta beste hainbat ikastetxetako ikasleak ere joango dira antzerki saioez gozatzera.