Joan den larunbatean, Realaren eta Betisen arteko norgehiagoka hasi aurretik, Realaren aitortza jaso zuen Zestoako futbol taldeak Anoetan, kluba sortu zutela 50. urte betetzen direlako aurten. Ekitaldian, "Zestoa FT" izena daraman kamiseta oparitu zioten Realeko ordezkariek Zestoako klubaren ordezkariei.
Zestoako klubaren arduradunek adierazi dute jasotako aitortza "zestoar guztiena" dela, eta eskerrak eman dizkiete urte hauetan guztietan klubaren parte izan diren jokalariei, entrenatzaileei, zuzendaritzako kideei eta zaleei.
Bestalde, klubaren zuzendaritzak aurreratu du uztailaren 4an Klubaren Eguna ospatuko dutela, eta datozen asteetan emango dituzte egun horren inguruko xehetasun gehiago.