Giro ederra nagusitu da Ibañarrietako jaietan

Iraia Oteiza 2026ko maiatzaren 10a

Zapo jokoarekin hasi zituzten santakutzetako ospakizunak atzo auzoan, eta gaurko mezarekin nahiz herri kirol erakustaldiarekin borobildu dute festa. 

Zestoako Ibañarrieta auzoan santakutzak ospatu dituzte asteburuan. Atzo, larunbata, auzoko jaien ikur bilakatu den zapo jokoa egin zuten. Gaur, berriz, mezarekin hasi dute eguna, eta horren ondoren herri kirol erakustaldia izan da auzoko Urtain plazan: Jon Unanue Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu Guzta aritu dira harri jasotzen; eta aizkoran, Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño.

Dozenaka lagun bildu dira festaren bueltan, eta bertaratu direnek, txakolina dastatzeko nahiz mokadutxo bat egiteko aukera ere izan dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide