Hamazazpi bikotek parte hartuko dute aurtengo Txokoko Pilota Txapelketan

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 6a

Iazko Txokoko Pilota Txapelketaren finala. (Mailo Oiarzabal)

Maiatzaren 18an, astelehenez, hasiko dute aurtengo lehia. Lau multzotan banatuta jokatuko dute pilota txapelketa hamazazpi bikotek.

Prest dute dena Zestoan aurtengo Txokoko Pilota Txapelketa hasteko. Hamazazpi bikotek eman dute izena, eta lau multzotan banatuta jokatuko dituzte neurketak. Aurreneko partidak maiatzaren 18an, astelehenez, izango dira.

Honakoak dira Txokoko Pilota Txapelketaren multzoak eta parte hartzaileak:

  • A taldea:
    1. Oier-O. Arantzeta.
    2. Xabat- JV.
    3. Pablo- Enaitz.
    4. Pozo- Txankarta.
    5. Kepa- Andoni.
  • B taldea:
    1. Irure-Liam.
    2. Miranda- Jokin.
    3. Zuhaitz- Joritz.
    4. Telle- Aimar.
  • C taldea:
    1. Aner-Muno.
    2. Kixkurra- Arrita.
    3. Jantxi- Liher.
    4. Mikel- Xun.
  • D taldea:
    1. Xora- Andu.
    2. Josu-Josu.
    3. Ander- Xela.
    4. Zabalatarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide