Tomate landareak zaintzeko ikastaroa eskainiko du Furgobaratzak astelehenean Zestoan

Iraia Oteiza 2026ko apirilaren 30a

Zestoako Baratze Parkean eskainiko dute saioa 18:00etatik 19:30era bitartean, doan. 

Furgobaratza zerbitzuak geldialdia egingo du datorren astelehenean Zestoan, eta tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontutan eduki beharreko gakoak azalduko ditu herriko Baratze Parkean, hala nola horiek landatzeko distantzia, zaintza eta tratamenduak. 

18:00etatik 19:30era bitartean eskainiko dute tailerra astelehenean, eta doakoa eta irekia izango da herritar guztientzat. Halaber, tomate landareak oparituko dituzte. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide