Aretoko dantzen saioa antolatu dute maiatzaren 8rako Zestoako kiroldegian. 18:00etan hasiko da. Dantza saioa Eider Mendizabalek eta Aritz Fernandezek gidatuko dute, eta maila guztientzako egokia dela aurreratu dute. Dantzara bikotean edota bakarrik joan daitekeela ere esan dute.
Parte hartzeko izena aldez aurretik eman behar da Zestoako kiroldegian.