Zestoako Gazte Asanbladak 37 urte bete ditu aurten, eta apirilean zehar ospakizunetan murgilduta ibili diren arren, larunbatean egin zuten urteurreneko festa nagusia.
Goizean kirola izan zen protagonista, futbito txapelketa jokatu baitzuten, eta eguerdian bazkaria egin zuten kiroldegiko aterpean. Bazkalondoan, berriz, futbito txapelketako sariak banatu zituzten aurrena, eta hortik aurrera musikak hartu zuen lekua. Stepi Selektah taldeak Laranjadi plaza girotu zuen arratsaldean, eta 21:30etik aurrera, Zestoako Manitu taldearen kontzertua nahiz Bad Sound System eta M&M DJen emanaldiak izan ziren Gaztetxean. Manitu taldeak Oroitzapen berriak izeneko disko berria aurkeztu zuen jendaurrean.
(Argazkiak: Zestoako Gazte Asanblada)