Zestoako Gazte Asanbladak 37. urtemugako festa eguna izango du bihar

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 24a

Iaz Zestoako Gazte Asanbladaren 36. urtemugako bazkaria.

Kirola, lagunarteko bazkaria eta kontzertuak izango dira urteurreneko festa eguneko egitaraua osatuko duten ekintzak.

Zestoako Gazte Asanbladak 37. urteurreneko festa egun nagusia ospatuko du bihar, larunbata.

Goiz partean kirola izango da protagonista, futbito txapelketa jokatuko baitute, 10:00etan hasita. Txapelketaren ondoren, 14:00etan bazkaria egingo dute. Ikasle eta langabeek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 12 euro. 

Bazkalondoan banatuko dituzte futbito txapelketako sariak, eta hortik aurrera musika izango da nagusi festa eguneko egitarauan. 18:00etatik aurrera, Step selektah taldearen emanaldia izango da, Laranjadi plazan, eta 21:30ean Manitu, Bad Sound System eta M&M DJen kontzertua izango da. Zestoako Manitu taldeak Oroitzapen berriak izenburuko disko berria aurkeztuko du jendaurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide