Izena eman daiteke Txokoko Pilota Txapelketan

Iraia Oteiza 2026ko apirilaren 24a

Txokoko Pilota Txapelketako iazko irudi bat. (Oier Arregi)

Maiatzaren 18an, astelehenez, hasiko dute aurtengo lehia. Parte hartu nahi duten bikoteek izena emateko aukera izango dute maiatzaren 3ra arte.

Beste urte batez Txokoko Pilota Txapelketa antolatu dute Zestoan, eta izena eman nahi duten bikoteek horretarako aukera izango dute maiatzaren 3ra bitartean, Koiote eta Portale tabernetan edota antolakuntzako kideren batekin harremanetan jarrita. Aurtengoan, maiatzaren 18an jokatuko dituzte txapelketako lehen neurketak.

Izena emateko, bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, txapelketan parte hartzen duen bikote bakoitzak gutxienez txapelketako partidu batean epaile lanetan ere aritu beharko du. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide