Apirilaren 27tik 29ra egingo dituzte santakutzetako helduen danborradarako entseguak

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 22a

Zestoako helduen danborradako entsegu bat, 2024an. (Intza Trula)

Astelehenean, asteartean zein asteazkenean, kiroldegiko aterpean elkartuko dira, 20:00etan, maiatzaren 2ko danbor festa prestatzeko.

Maiatzaren 2an eta 3an, danbor hotsak ozen entzungo dira Zestoako kaleetan. Aurten maiatzeko lehen asteburuarekin bat eginez ospatuko dituzte santakutzak zestoarrek eta, ohi dutenez, bezpera gaueko helduen danborrada eta Santa Kutz egunaren arratsaldeko umeen danborrada izango dituzte hitzordu nagusiak.

Eta maiatzaren 2ko festa prestatzeko, datorren astean hiru entsegu saio egingo dituzte helduen danborradan parte hartuko duten taldeek. Apirilaren 27an, 28an eta 29an, astelehenetik asteazkenera, 20:00etan elkartuko dira denak kiroldegiko aterpean, aurtengo entseguak egiteko. Lehen entseguan eta azkenengoan, astelehenean eta asteazkenean, bandarekin egingo dituzte entseguak; astearteko saioa, berriz, megafoniarekin egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide