Urola Erdia ispiluaren aurrean kanpainaren barruan antolatu duten hitzaldi zikloaren bigarren hitzordua atzo izan zuten, Zestoako Kultur Etxean. Apirilaren 14an Azkoitian mugikortasunaren erronkak jorratu ondoren, atzo Zestoan energia subirotasuna izan zuten hizpide.
Energia subiranotasuna lor daiteke? galderari erantzuten eta energia sorkuntzari, lurraldeari eta etorkizunari buruz hausnartzen ahalegindu ziren Itxaro Latasa, lurralde antolamenduan eta jasangarritasunarekin lotutako planifikazioan aditua; eta Leire Urkidi, trantsizio ekosozialaren esparruko ikertzailea. Jon Artano kazetariak gidatu zuen saioa.
Urola Erdia ispiluaren aurrean kanpainaren barruko hitzaldi zikloa datorren asteartean, hilaren 28an, bukatuko da. Azpeitian izango da zikloaren barruko hirugarren eta azken hitzordua. Basazabal jauregian, 18:30ean, Markel Peñalba eta Alazne Arruti izango dira hizlariak eta Zer energia-eredu nahi du Azpeitiak? galderari erantzuten ahaleginduko dira, Oihana Elduaien kazetariak gidatuko duen saioan.