'Etxean' liburua aurkeztuko du Dom Campistronek Zestoan, 'drag' emanaldi baten bidez

Iraia Oteiza 2026ko apirilaren 13a

Don Campistron marrazkilaria. (Zinegoak)

Etxe barneko bortizkeria kasuak kontatu ditu marrazkilariak bere liburuan. Ahizparekin batera egingo duen drag emanaldi baten bidez aurkeztuko du haurrei nahiz helduei zuzendutako lana asteazkenean, 18:30ean, Zestoako liburutegian. 

Dom Campistron marrazkilariak Etxean ipuin liburua aurkeztuko du asteazkenean, 18:30ean, Zestoako liburutegian. Ael Campistron ahizparekin drag emanaldi bat eginez aurkeztuko du bere lana. Haurrei nahiz helduei zuzendutako emanaldia izango da. 

Haran Ubel elkarte feministarekin argitaratu du Campistronek Etxean liburua. Haurrei zuzendutako lana da, eta bertan hiru ahizparen etxe barneko bortizkeria kasuak kontatu ditu marrazkilariak. Haurrentzako drag emanaldirik ez zegoela ikusirik, liburua gisa horretan aurkeztea erabaki du egileak, eta bere ahizparekin batera, emanaldi ezberdin batekin helaraziko die haurrei liburuaren mezua. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide