Artisau azokak girotu du eguerdia Zestoan

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 11

Hogei bat artisauk jarri dituzte postuak plazako arkupeetan, Zestoako Gazte Asanbladak 37. urteurreneko egitarauaren barruan antolatutako egitasmoan.

Eskuz egindako bitxiak, jantziak, jostailuak, kosmetika naturala... Horrelakoak eta beste zenbait produktu aukeran izan dituzte gaur goizean eta eguerdian Zestoan, hango Gazte Asanbladak bere 37. urteurreneko egitarauaren barruan antolatutako artisau azokan.

Euria iragarrita zegoen, eta bustitik babesteko, plazako arkupeetan jarri dituzte postuak artisauek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide