Apirilaren 17ra arte eman daiteke izena Zestoako udal udaleku irekietan

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 2a

Zestoako udalekuetako artxiboko irudi bat. (Guka)

Udarako udaleku irekietan, kirol udalekuetan eta Uda Gazte ekintzetan izena emateko epea zabaldu du Zestoako Udalak. Ekintzak 2 urtetik 16 urtera bitartekoentzako antolatu dituzte. Kiroldegian, Gaztelekuan edota online eman daiteke izena, eta horretarako azkenengo eguna hilaren 17a izango da.

Zestoako Udalak ireki du udaleku irekietan, kirol udalekuetan eta Uda Gazte ekintzetan izena emateko epea, eta apirilaren 17ra arte eman ahalko da izena.

2-16 urtera arteko aisialdiko eskaintza prestatu du udalak udarako: udaleku irekiak 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat izango dira; kirol udalekuak 9 eta 11 urte bitartekoentzat; eta Uda Gazte ekintzak 12 eta 16 urte artekoentzat. Bi txandatan banatuta antolatu dituzte ekintzak, eta izena lehen txandan, bigarrenean edota bietan eman daiteke. Izen ematea egiteko moduak honakoak dira: Internetez Zestoagazte webgunean eta aurrez aurre Udal Kiroldegian edota Gaztelekuan.

Udaleku irekiei buruzko informazioa jasotzeko edota zalantzak argitzeko Zestoako Gaztelekura jo daiteke 688 68 40 29 telefono zenbakira deituta. Kirol udalekuen eta Uda Gazte ekintzei buruzko informazioa nahi bada berriz,  Udal Kiroldegiko 943-14 79 42 telefono zenbakira deitu beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide