Zestoako kiroldegiko instalazioak erabiltzeko irizpideak eta baldintzak zehazteko bilera egin zute atzo, udalak deituta. Erabilera arauak adostuta, apirilaren 7an, asteartean, irekiko dute berriro Zestoako Kiroldegiko beheko kantxa. Hilabetez itxita egon da beheko kantxa erabilera okerragatik.
Hilaren 7tik 13ra bitartean kiroldegiko beheko kantxaren erabilera librea izango da, baina apirilaren 13tik aurrera, haurrek eta beren gurasoek edo tutoreek erabileraren inguruko konpromiso kontratu bat sinatu beharko dute kiroldegian, eta kantxara sartu ahal izateko txartela jasoko dute.
Gurasoek, haurrek eta udal ordezkariek egindako bileraren ondoren zehaztu dituzte erabilera irizpideak, eta apirilaren 13tik aurrera jarriko dituzte indarrean adostutako erabilera arau horiek.