Helduentzako idazketa sortzaile tailerra antolatu dute apirilerako Zestoan. Nerea Loiola idazleak gidatuko du tailerra, eta saioak apirilaren 18an eta 25ean izango dira, 09:00etatik 12:30era. Tailerrean parte hartzeko izena, berriz, apirilaren 10erako eman behar da. Prezioa 20 euro da.
Tailerraren helburuak "idazketa blokeoak gainditzea, barneko pentsamenduak askatzea eta autoezagutza garatzea" dira, antolatzaileeen arabera. Idazketa espontaneoa eta jolasa uztartuko dituzte parte hartzaileek tailerrean.