Etzi, ostirala, eskainiko du Zestoako Musika Bandak 2026ko lehen kontzertua. Emanaldi berezia izango da, gainera: Agiro mendi klubarekin eta beste zenbait herritarrekin elkarlanean, Mendiak izeneko emanaldi monografikoa prestatu du bandak, eskainiko dituen pieza guztiak baitaude mendiari edota mendi jakinei eskainita.
Parrokian izango da kontzertua, 20:00etan hasiko da, eta hau da Beñat Etxaberen gidaritzapean ariko den bandak prestatu duen errepertorioa:
- Mountain Moments (Luis Carlos Neves Serra)
- Yelow Mountains (Jacob de Haan)
- Stone Mountain Fantasy (Ed Huckeby)
- Ttutturre (Jon Esnaola)
- Montañas del Fuego (Markus Gotz)
- Nanga Parbat (Michael Geisler)
- Pilatus: Mountain of Dragons (Steven Reineke)