Arroabean izan den lur jausi bategatik semaforoa jarri dute trafikoa bideratzeko

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 19a

Lur jausia Arroabeko biribilgunetik gertu izan zen. (Danbolin)

Arroabeko Karmengo Amaren errepidean izan zen luizia, hango biribilgunetik metro gutxira. Eremua garbitu eta egonkortu arte bideratuko dute trafikoa semaforo bidez. 

Lur jausi bat izan zen asteartean Arroabeko Karmengo Amaren errepidean, hango biribilgunetik gertu. Luiziaren eraginez N-634 errepidean errepidea itxi behar izan zuten 16:00ak baino lehen. Aurrena, Ertzaintzak txandakako zirkulazioa ezarri zuen trafikoa bideratzeko, baina, gero, semaforoa jarri zuten bi noranzkoetan. Lur jausiaren eraginak errepidetik kendu eta eremua egonkortu arte semaforo bidez bideratuko dute zirkulazioa. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide