Aurten zertxobait atzeratu dute bisita antzeztuen denboraldia Lili jauregian, eta ostegunean, martxoaren 19an, jaiegunez, hartuko ditu 2026ko aurreneko bisitariak Liliko Madalenek, Lilitarren ohorea antzezlaneko pertsonaia nagusiak. Haren eskutik, Zestoako XVII. mendeko jauregia eta han bizi zirenen istorioak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.
Ostegunean hasi eta abenduaren erdialdera bitartean, igande eta jaiegunetan 11:30ean antzeztuko dute Lili jauregian Lilitarren ohorea euskaraz (larunbatetan 16:30ean eta 17:30ean, nahiz igande eta jaiegunetan 12:30ean gaztelaniaz). Halaber, talderen bateko kide izanez gero, ordutegi horietatik kanpo saioak erreserbatzeko aukera egongo da.
Sarrerak webgune honetan edota Zestoako herrigunean dagoen Ekainberriko sarrera salmenta bulegoan eskura daitezke. Tarifa orokorrak 7 euro balio du, eta ikasle, irakasle, erretiratu eta pentsionisten tarifa murriztuak 6 euro. 6 urtetik beherako haurren sarrera doakoa da.
Antzezlanetarako plazak mugatuak direnez, sarrerak aurrez erostea gomendatzen dute Lili jauregikoek. Informazio gehiago behar dutenek info@ekainberri .com-era idatzi edo 943-86 88 11 telefono zenbakira dei dezakete.