Iñaki Iruretaren omenezko 46. Herri Krosa izan da Zestoan goizetik eguerdira bitartean, eta, eguraldi nahasi samarra egon den arren, giro ederra nagusitu da herrian. Haurren lasterketekin hasi da eguna: 10:00etan atera dira txikienak, eta Gurutzetik plazarako bidea egin dute korrika. Segidan atera dira benjaminak, alebinak eta infantilak, eta ibilbide luzexeagoa osatu dute horiek.
11:30etan helduen txanda izan da. Bi ibilbide ezberdin izan dituzte aukeran: luzea (8,5 kilometrokoa) eta motza (2,6 kilometrokoa). Ibilbide luzean Mikel Agirrebeña eta Garazi Korta gailendu dira. Proba motzean, Jokin Maiz azpeitiarra eta Jone Iriondo azkoitiarra izan dira azkarrenak.
Halaber, helmugara iristen aurreneko zestoarrak Jurdan Regillaga eta Maitane Eizagirre izan dira proba luzean, eta Ander Lizarburu eta Leire Lopetegi ibilbide motzean.
Helduen lasterketa luzean orotara 80 kirolarik parte hartu dute; ibilbide motzean, aldiz, 59k.
Honakoak dira gaurko korrikalarien sailkapenak eta denborak:
Ibilbide luzea (8,5 kilometro)
1- Mikel Agirrebeña (Deba, Gipuzkoa) 0:29:53
2- Josu Porta Vicente (Pasaia, Gipuzkoa) 0:30:02
3- Ioritz Intxaurrandieta (Lezo, Gipuzkoa) 0:30:12
1- Garazi Korta (Gasteiz, Araba) 0:34:47
2- Paula Pereira (Eibar, Gipuzkoa) 0:37:24
3- Aintzane Olaizola (Aizarnazabal) 0:38:14
Lehen zestoarrak: Jurdan Regillaga 0:31:36 / Maite Eizagirre 0:47:14
Ibilbide motza (2,6 kilometro)
1- Jokin Maiz (Azpeitia) 0:09.02
2- Julen Zialtzeta (Azkoitia) 0:09:13
3- Ibai Maiz (Azpeitia) 0:09:19
1- Jone Iriondo (Azkoitia) 0:11:11
2- Naiara Tena (Azpeitia) 0:11:17
3- Laia Urrestilla (Azpeitia) 0:11:24
Lehen zestoarrak: Ander Lizarburu 0:10:03 / Leire Lopetegi 0:13:27