'Zure etorkizunerako erabakiak' hitzaldia emango dute Gaztelekuan martxoaren 27an

Mailo Oiarzabal 2026ko martxoaren 12a

(Argazkia: Pixabay)

Aldundiaren Treba Nerabeak programaren barruko saioa izango da, 12 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzendutakoa. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute, Gaztelekuan bertan, martxoaren 18rako.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Nerabeak programaren barruan, Zure etorkizunerako erabakiak hitzaldia emango dute martxoko azken ostiralean, hilaren 27an, Zestoako Gaztelekuan.

17:00etatik 19:00etara, bi orduko saioa izango da, doakoa, baina parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute. Gaztelekuan bertan eman behar da izena, martxoaren 18a baino lehen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide