Goi-mendietako eskia, natura eta hiru lagunen elurretako abenturak oinarrian dituen Aztarnaren oreka film dokumentala ikusteko aukera izango da datorren igandean, martxoaren 15ean, Alonderon.
Oihan Connor, Txomin Durgueil eta Arhan Ibarguren dira aipatu adiskidetasun istorioaren protagonistak, eta hirurak dira, halaber, filmaren zuzendariak. Zestoako emanaldian izango dira hirurak, aurkezten ari diren lanaren gainean solasteko, eta filmaren inguruan atera duten materiala erosteko aukera ere izango da Alonderoko aretoan.
18:30ean hasiko da Portale kulturguneak antolatu duen igandeko zinema emanaldia.