Ekain pailazoak hautsak harrotu ditu Arroagoian

Ihintza Elustondo 2026ko otsailaren 28a

Pailazo azpeitiarrak Arlote bat hautsak harrotzen ikuskizuna eskaini du Arroagoiko frontoian. Hainbat lagun bertaratu dira, eta giro polita sortu da auzoan. 

Ekain pailazo azpeitiarrak hautsak harrotu ditu gaur, larunbatez, Arroagoian. Hain zuzen ere, Arlote bat hautsak harrotzen ikuskizuna eskaini du hark auzoko frontoian, 17:00etan hasita. Hainbat lagun bertaratu dira umorezko ikuskizuna bertatik bertara ikustera, eta eguraldi tristea egin arren, giro polita sortu da auzoan. 

(Argazkiak: Mailo Oiarzabal)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide