Benjamin eta kimu kategorietako neska pilotarien topaleku bihurtuko da Zestoa

Aitziber Arzallus 2026ko otsailaren 27a

Goxua erako pilotak. (Utzitakoa)

Eskuzko modalitatean aritzen diren 30 pilotari baino gehiago elkartuko dira, 10:00etatik aurrera.

Benjamin eta kimu kategorietako neska pilotarien bilgune bihurtuko da igandean Zestoa. Eskuzko modalitatean aritzen diren 30 pilotari baino gehiago elkartuko dira bertan: benjamin kategoriako hamabi eta kimu kategoriako hogei, hain zuzen ere. 10:00etan hasiko da topaketa, kimuekin, eta 11:30ean benjaminen txanda izango da.

Parte hartuko duten pilotariak ondorengo klubetakoak izango dira: Abantzu (Zestoa), Adospilota, Alkiza, Aloña Mendi (Oñati), Behar Zana (Amasa-Villabona), Bergara, Hondarribia, Ilunpe (Azpeitia), Lapke (Lazkao), Oiarpe (Oiartzun), Oteiza (Azkoitia), Otsabio (Lizartza), Pagazpe (Usurbil), Urnieta, Zarautz eta Ziotza (Zizurkil). Beste saioetan bezala, jolasak, dinamikak, partidatxoak… egingo dituzte denek elkarrekin. Pilota goxoekin ariko dira, eta federazioak eramango ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide