Malen Etxeak Zestoan egin duen bidea errepasatu dute

Julene Frantzesena 2026ko otsailaren 19a

Hainbat lagun atzo Silvia Carrizoren azalpenak entzuten. (Utzitakoa)

Malen Etxea emakume migratzaileen elkarteak hamabost urteko ibilbidea egin du Zestoan, eta elkarte horretako Silvia Carrizok gauzatutako lanaren gaineko azalpenak eman zituen atzo Alonderon.

Malen Etxea emakume migratzaileen elkarteak hamabost urte bete ditu Zestoan lanean, eta urteotan egindako bidea azaltzeko hitzaldia eskaini zuten atzo ordezkariek. Zahartazaroa Zainduz Zestoan elkarteak antolatu zuen hitzordua, eta Silvia Carrizo elkarteko kideak eman zituen azalpenak, hainbar herritarren aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide