Kiroldegiko harreran ordezkapenak betetzeko lan poltsa osatuko du udalak

Mailo Oiarzabal 2026ko otsailaren 17a

Zestoako kiroldegia. (Guka)

Lanbideren bidez egin du erakundeak postu horretan aurrerantzean sor daitezkeen beharrei aurre egiteko lan eskaintza, eta enplegu zerbitzuaren webgunean eman behar da izena.

Udal kiroldegiko harrera lanpostuan ordezkapenak betetzeko lan poltsa osatzeko deialdia jarri du martxan Zestoako Udalak.

Postu horretan aurrerantzean sor daitezkeen beharrei aurre egiteko lan eskaintza da udalarena eta Lanbideren bidez egin du. Hain zuzen ere, Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren webgunean eman behar dute izena lan poltsan sartzea nahi dutenek, lotura honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide