Lurrak eta eztarriak astindu dituzte Santa Ageda bezperan

Mailo Oiarzabal 2026ko otsailaren 4a

Aurten santa eskerako elkartu diren herritarrak. (Utzitakoa)

Goiz eta arratsaldez auzoz auzo ibili ondoren, kalean bukatuko dute aurten ere santa eskea zestoarrek.

Otsailaren 4a egun handia izan da aurten ere zestoar askorentzat. Usadioari hutsik egin gabe, santa eskean irten dira hainbat herritar, Santa Ageda bezperaro ohi dutenez, makilekin lurra eta koplekin eztarriak astinduz.

Bertsolariek eta trikitilariek lagunduta, goiz eta arratsaldez auzoz auzo eta baserriz baserri ibili dira, eta kalean bukatuko dute aurten ere santa eskea, iluntzean.

(Argazkiak: Utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide