Hogei bat lagunek parte hartu dute Kobaz Kobarako prestaketa entrenamenduan

Julene Frantzesena 2026ko urtarrilaren 25a

Entrenamenduan parte hartu duten lagunak. (Utzitakoa)

Atzo egin zuten entrenamendua, Kobaz Koba lasterketa iristeko bi asteren faltan. Artzei ibilbidea –hamabost kilometrokoa, motza– osatu zuten Zestoako hainbat korrikalarik, arduradun baten gidaritzapean.

Bi aste baino ez dira falta Kobaz Koba mendi lasterketaren aurtengo ediziorako, eta probaren hamargarren ediziorako prestaketetan buru-belarri dira dortsala eskuratu duten lasterkariak.

Atzo, larunbata, esaterako, Kobaz Kobaren antolatzaileek Zestoako lasterkarientzat prestatutako entrenamendu gidatua egin zuten hogei bat lagunek. Hain zuzen ere, Artzei ibilbidea –hamabost kilometrokoa, motza– osatu zuten horiek, arduradun baten gidaritzapean, eta ondorioz, bidea ezagutzeko parada izan dute.

Kobaz Kobaren aurtengo edizioa otsailarek 8an, igandez, izango da, eta probarako dortsal guztiak berehala agortu ziren. 450 lagunek parte hartuko dute ibilbide luzean eta laburrean; Artzei ibilbidea (15 kilometrokoa) egingo dute 225 korrikalarik, eta Zaldei ibilbidea (30 kilometrokoa) beste 225ek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide