'Esne berriketan' liburuan oinarritutako bertso saio literarioa eskainiko dute otsailaren 7an

Julene Frantzesena 2026ko urtarrilaren 26a

Amorante eta Uxue Alberdi Azpeitian duela bi urte eskaini zuten 'Meza nagusia' emanaldian. (Kulturaz)

Kultur Etxean izango da emanaldia, 18:00etan. Esne Berriketan liburuaren egile Uxue Alberdik, Amorante musikariak nahiz Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal bertsolariek eskainiko dute saioa.

Uxue Alberdiren Esne berriketan liburuan oinarritutako bertso saio literarioa izango da otsailaren 7an, larunbatez, Zestoako Kultur Etxean. Doako emanaldia izango da 18:00etan hasita Alberdik berak, Iban Urizar Amorante musikariak nahiz Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal bertsolariek eskainiko dutena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide