Larunbaterako hainbat ekintza antolatu ditu GKSk Zestoan

Aitziber Arzallus 2026ko urtarrilaren 22a

Zestoako Gaztetxea dagoen eraikina. (Guka)

19:30ean hasita, afari merienda eta galderen jolasa egingo dituzte, eta afalostean, kontzertu bana emango dute Iltze eta Jipoituak musika taldeek.

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) deituta, urtarrilaren 31an Bilbon eta Iruñean manifestazioak egingo dituzte Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren auka! lelopean. Hitzordu horietara begira, lanketa egiten ari dira herriz herri, eta horren barruan, larunbaterako hainbat ekintza antolatu dituzte Zestoan. 19:00etan zabalduko dute Gaztetxea, eta handik ordu erdira, afari merienda eta galderen jolasa egingo dituzten. Ondoren, kontzertu bana emango dute Iltze eta Jipoituak musika taldeek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide