Santa Ines festetako gaztetxoen txirrindulari lasterketak eragina izango du UK01 eta UK06 lineetako autobusen larunbateko zerbitzuan. 16:30ean hasiko da txirrindularitza proba, eta 15:30etik 18:00etara Azkoitia eta Donostia artean nahiz Zumaia eta Zumarraga artean zirkulatuko duten autobusek ez dute geldialdirik egingo ermita ondoan; hortaz, soilik Lorentxa geltokia egongo da erabilgarri ordu horietan.
18:00etatik aurrera, autobus zerbitzua normaltasunera itzuliko da Iraetan.