Kobaz Koba probaren atarian, gidatutako entrenamendu saioa antolatu dute etzirako

Julene Frantzesena 2026ko urtarrilaren 22a

Hainbat lasterkari Koba Kobaren iazko edizioan.

Zestoako korrikalariei zuzendutako hitzordua etzi egingo dute; 08:30ean elkartuko dira partaideak kiroldegiaren aurrean. Artzei ibilbidea, hamabost kilometrokoa, egingo dute partaideek. Doan eman ahal izango dute herritarrek saioan parte hartzeko izena.

Otsailaren 8an, igandez, izango da Kobaz Koba probaren hamargarren edizioa, eta lasterketaren atarian, entrenamendu saio gidatua antolatu dute. Zestoako korrikalariei zuzendutako hitzordua etzi egingo dute; 08:30ean elkartuko dira partaideak kiroldegiaren aurrean.

Larunbatean Artzei –hamabost kilometro– ibilbidea egingo dute hala nahi duten korrikalariek, arduradun baten gidaritzapean. Probako partaideek ibilbidea hobeto ezagutzea da entrenamendu saioaren xedea.

Hitzordu horretarako izena kiroldegian eman ahal izango da biharko 12:00etara bitartean, eta parte hartzeko ez da ordaindu beharrik izango; nahikoa izango da izen-abizenak emanda. Entrenamenduaren ostean, zalantzak argitzeko nahiz kiroldegian dutxatzeko aukera izango dute herritarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide