Mezarekin eta bazkariarekin ospatu dute Santa Ines eguna Iraetan

Maddi Txintxurreta 2026ko urtarrilaren 21a

Ohiturak agintzen duen bezala, meza egin dute gaur Iraetako ermitan, Santa Ines egunez. Eguerdian, berriz, auzotarrak bazkaltzeko elkartu dira Gure Ordeka elkartean. Pasa den igandean hasi zituzten santainesak auzoan, eta larunbatekoa izango da festetako egun handia. 

Iraetarrek pasa den igandean hasi zituzten santaines festetako ekintzak, umeen egunarekin. Gaur, berriz, egun handia dute: Santa Ines eguna. Urtero egiten duten modura, 11:00etan hasi den meza entzutera batu dira ermitan hainbat auzotar. Eguerdian, berriz, zenbait urtez galdu duten ohitura berreskuratu eta auzo bazkaria egin dute Gure Ordeka elkartean.

Asteburuan emango diote segida santaines jaietako egitarau zabalari. XXXV. mus txapelketa jokatuko dute ostiral gauean Bekoetxen, eta larunbatekoa izango da egun indartsuena: eguerdian txupinazioa jaurtiko dute, eta festa giroan murgilduta izango dira ordu txikiak arte. Igande arratsaldean, berriz, Errota Harria harri-jasotze txapelketa izango da frontoian.

Hona hemen Iraeta Denon Artean auzo elkarteak datozen egunetarako osatu duen egitaraua:

  • Urtarrilak 23, ostirala. 
    • 22:30. XXXV. mus txapelketa Bekoetxen.

  • Urtarrilak 24, larunbata.
    • 11:55. Txupinazoa eta Vamos al frontón.
    • 12:00. Gaztetxoen pilota partidak.
    • 12:30. Iraetako Pilota Txapelketako finalak.
    • 14:00. Pintxo lehiaketa Gure Ordeka elkartean.
    • 16:30. Gaztetxoen txirrindulari lasterketa.
    • 19:00. Triki poteoa Naiara eta Maitanerekin.
    • 21:00. Garagardo auzo afaria frontoian.
    • 23:30. Laket taldearen erromeria.
  • Urtarrilak 25, igandea.
    • 17:30. Errota Harria harri-jasotze txapelketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide