Zestoara eta Mutrikura zihoazen kontrabandoko bi tabako bidalketa atzeman ditu Guardia Zibilak

Aitziber Arzallus 2026ko urtarrilaren 14a

Guardia Zibilak atzemandako paketeak. (Guardia Zibila)

Bost kilo tabako xehe zituzten atzemandako paketeek. Horrelakoetan isun ekonomikoa hartzailearentzat izaten dela gogorarazi du Guardia Zibilak. 

Guardia Zibilak Granadatik (Espainia) Zestoara eta Mutrikura (Gipuzkoa) bidean ziren kontrabandoko bi tabako bidalketa atzeman zituen hilaren 8an, hainbat hedabidek jakitera eman dutenez. Guztira, bost kilo tabako xehe zihoazen bi pakete horien barruan. Behin bi paketeak atzemanda, bidalketek beren bidea jarrai zezaten utzi zuen Guardia Zibilak, hartzaileak nor ziren jakiteko; horrelako operazioetan ohikoa izaten da hori. Guardia Zibilak gogorarazi du, horrelakoetan, kontrabandoko tabakoa erosten duten herritarrak izaten direla legea hausten dutenak, eta horrenbestez, kontrabandistatzat hartzen dituztenak eta isun ekonomikoei aurre egin behar izaten dietenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide