Gaur zortzi hasita ospatuko dituzte aurtengo Santa Ines jaiak Iraetan, baina hurrengo asteburuan izango dituzte hitzordu nagusiak. Hain zuzen ere, urtarrilaren 24a, zapatua, izango da aurten santainesetako egun beteena. Egun horretan jokatuko dute Iraetako Pilota Txapelketaren finala, eta gaur erabaki da zer bikotek jokatuko duten partida erabakigarria.
Gaur eguerdian jokatuko dituzte txapelketaren bi finalaurrekoak Iraetako pilotalekuan. Lehendabizikoan, Armendarizek eta Arantzetak 22-16 irabazi diete Kixkurrari eta Adonisi; eta bigarrenean, Mattinek eta Liamek 22-1 hartu dituzte mendean Jantxi eta Aitzol. Horrenbestez, Armendariz-Arantzeta eta Mattin-Liam bikoteek neurtuko dituzte indarrak urtarrilaren 24ko finalean; 12:30ean hasiko da jaialdia.
Lehendabiziko finalaurrekoaren une bat. (Oier Arregi)