Prest dituzte Iraetan santainesak, ohiko egitarau betearekin

Ane Olaizola 2026ko urtarrilaren 12a

Santainesetako pintxo lehiaketa, iaz. (Utzitakoa)

Hilaren 18tik 25era bitartean, askotariko ekintzak izango dituzte bost egunez auzotarrek. Igandean, Umeen Egunarekin hasiko dituzte festak. 

Datorren igandean hasiko dira Zestoako Iraeta auzoan santainesak ospatzen, eta hango festa batzordeak egitarau betea antolatu du beste urte batez auzoko festetarako. Igande arratsaldean, Umeen Egunarekin ekingo diete festei txupinazoa botata, eta segidan, haientzako puzgarriekin zein txokolatadarekin emango diete ongietorria festei. 

Hilaren 21a da Santa Ines eguna, eta orduan jarraituko dute festek. Ohi bezala, meza egingo dute egun horretan, eta auzo bazkariarekin borobilduko dute eguna. 

Horren ondotik, hurrengo asteburua bete izango dute auzotarrek, ostiraletik igandera bitartean askotariko ekintzak izango baitira hango txokoetan. Ostiral gauean, mus txapelketa egingo dute hogeita hamabosgarrenez 22:30an hasita Bekoetxen, eta han parte hartu nahi dutenek ordu erdi lehenago eman beharko dute izena. Bestalde, larunbatean bigarren suziria botako dute asteburu oparoari hasiera emateko, eta besteak beste, pilota partidak, pintxo lehiaketa, txirrindulari lasterketa, triki poteoa, auzo afaria eta erromeria izango dira larunbateko protagonistak. Biharamunean, berriz, ohiko Errota Harria harri-jasotze txapelketarekin agurtuko dituzte auzoko festak. 

Hemen egitarau osoa:

  • Urtarrilak 18, igandea. Umeen Eguna.
    • 16:00. Txupinazoa eta puzgarriak.
    • 17:30. Txokolatada.
  • Urtarrilak 21, asteazkena. Santa Ines eguna. 
    • 11:00. Santa Ines eguneko meza.
    • 14:00. Santa Ines eguneko auzo bazkaria.
  • Urtarrilak 23, ostirala. 
    • 22:30. XXXV. mus txapelketa Bekoetxen.

  • Urtarrilak 24, larunbata.
    • 11:55. Txupinazoa eta Vamos al frontón.
    • 12:00. Gaztetxoen pilota partidak.
    • 12:30. Iraetako Pilota Txapelketako finalak.
    • 14:00. Pintxo lehiaketa Gure Ordeka elkartean.
    • 16:30. Gaztetxoen txirrindulari lasterketa.
    • 19:00. Triki poteoa Naiara eta Maitanerekin.
    • 21:00. Garagardo auzo afaria frontoian.
    • 23:30. Laket taldearen erromeria.
  • Urtarrilak 25, igandea.
    • 17:30. Errota Harria harri-jasotze txapelketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide