Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, urteko lehen ibilaldi motza egingo dute ostegunean

Maddi Txintxurreta 2026ko urtarrilaren 12a

Herritar talde bat paseoan, Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan antolatutako ibilbide batean. (Zestoa Osasuntsu)

Kiroldegi aurretik abiatuta, San Juan ermitara joango dira parte hartzaileak. Gurpil aulkiarekin ere egiteko moduko paseoa izango da, eta ibilaldiaren ostean hamaiketakoa egingo dute.

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, urteko lehen ibilaldia antolatu dute ostegunerako. Ibilaldi motza izango da: kiroldegi aurrean elkartuko dira 10:35ean, eta handik San Juan ermitara abiatuko dira. Bide zaharrera joango dira gero, eta atzera ere kiroldegira itzuliko dira. 

Antolatzaileek adierazi dutenez, gurpil aulkian ere egin daitekeen ibilaldia izango da ostegunekoa, eta ondoren hamaiketakoa eskainiko dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide