Zestoako Gazte Asanbladak egitarau betea antolatu du larunbaterako

Ane Olaizola 2026ko urtarrilaren 8a

Faxismoaren aurkako tailerra, kirol ikuskizuna, poteoa eta disko jartzaileen musika saioa izango dira Gaztetxean zein beste hainbat lekutan larunbatean. 

Zestoako Gazte Asanbladak egun osoko egitaraua antolatu du etzirako, eta goizetik goizaldera arte, askotariko ekintzek hartuko dituzte herriko txokoak.

Faxismoari aurre egiteko tailerrak zabalduko du egitaraua 11:30ean Gaztetxean, eta saio horren ostean, 17:00etan izango da hurrengo hitzordua: izan ere, kirol ikuskizuna eskainiko dute ordu horretan kiroldegian. Jarraian, karropoteoa egingo dute kaleetan, eta musikarekin borobilduko dute eguna, DJ gauarekin: Kintana, Ace eta Costmix, MNX eta Murxi zein Kroke eta 3re disko jartzaileek girotuko dute 22:00etatik aurrera Gaztetxea. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide