Eguraldia ez dute lagun izan gaur Olentzerok eta Mari Domingik, eta aurtengoan ez dira iritsi Zestoara Lau Iturritik barrena. Ez zaiae komeni opariak banatzen hasi aurretik gaixotzea, eta beraz, zuzenean plazara agertu dira ikazkinak, 17:30ak inguruan. Harrera beroa egin diete haiek ikusteko irrikaz ziren haurrek eta gaztetxoek, eta herriko kaleak zeharkatu dituzte elkarrekin kalejiran. Gabon kantak elkarrekin abesteko geldialdia egin dute Euskal Herria plazan, eta berriro plazara itzuli dira Erdikaletik.
Plazan, haurrek etxean prestatutako gutunak jaso dituzte Olentzerok eta Mari Domingik, eta gozokiak banatu dizkiete guztiei.