Debuteko zuzeneko bat eta disko berri baten jasotako kantuak ezagutzeko aukera, bietarik izango da larunbat arratsaldean Zestoako Gaztetxean.
Bihar, 18:00etatik aurrera, zuzenean ariko dira han Gailu eta MIN taldeak. Azken hori lehen aldiz ariko da jendaurrean; eskualdeko hainbat musikari elkartu dira MINen, eta biharkoa izango dute aurkezpen konzertua.
Andoaingo (Gipuzkoa) Gailu taldeak, berriz, bere hirugarren diskoa plazaratu du aurten, Bizi eta ixo, eta hura aurkeztuko du Gaztetxean.