Naroa Agirre pilotari arroarrak Euskal Herriko One Wall Txapelketa irabazi du, Miren Larrarte bikote hartuta. Igandean jokatu zuten txapelketako finala Huarteko (Nafarroa) pilotalekuan, eta emakumeen maila nagusian nagusitu ziren, Mendiburu eta Salsamendi 2 eta 0 garaituta.