Mikel Alberdik 'Isildu aurretik' liburua aurkeztuko du asteazkenean Portalen

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 8a

Mikel Alberdi, 'Isildu aurretik' liburua eskuetan duela.

Mikel Alberdi azpeitiarrak Isildu aurretik poema liburua aurkeztuko du etzi, asteazkena, Portalen. Aurkezpen berezia izango da, Aitor Huergok lagunduko baitu musikarekin.

Mikel Alberdi Azpeitiko idazleak (1960) Isildu aurretik poesia liburua aurkeztuko du asteazkenean, 19:00etan, Zestoako Portale kulturgunean. Aurkezpen berezia izango da: Alberdik liburuko poemak irakurriko ditu, eta irakurketa musikarekin lagunduko du Aitor Huergok. 

Isildu aurretik lanean, bizitzaren ederra eta justizia irrika aldarrikatu nahi izan ditu Mikel Alberdik, izan ere, bizitzaren, denboraren joanaren eta heriotzaren ingurukoak dira jaso dituen olerkietako asko. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide