Gure Txoko elkarteko bertso afarirako sarrerak eros daitezke

Ane Olaizola 2025eko abenduaren 5a

Gure Txoko elkarteak iazko abenduan ospatu zuen 75. urteurreneko familia argazkia, elkartearen atarian. (Ane Olaizola)

Andoni Egaña eta Agin Lauburu bertsolariek girotuko dute afaria, 21:00etan hasita. Uztapide tabernan eta Portale kulturgunean daude txartelak salgai. 

Zestoako Gure Txokoa elkartean bertso afaria egingo dute hurrengo ostiralean, hilaren 12an, Andoni Egaña eta Agin Lauburu bertsolariekin. Hara joan nahi duenak dagoeneko eros ditzake txartelak Uztapide tabernan eta Portale kulturgunean, 30 eurotan. 

21:00etan hasiko da bertso afaria, eta honako menu hau izango dute bertaratzen direnek: urdaiazpiko iberikoa, gildak, foiea, txistorra, onddo kroketak, luma pikillo piperrekin, ijito besoa, kafea eta kopa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide