Aurten ere egingo dute San Silbestre lasterketa Zestoan, eta ondorioz, herritarrek urteari agur korrika eginda esateko aukera izango dute. 17:00etan izango da proba, eta izena emateko aukera ordubete lehenago izango da, plazan. Herritarrek doan egin ahal izango dute lasterketa.
Plazan hasi eta bukatuko da proba, eta adinaren arabera, distantzia bat ala beste egin beharko dute partaideek. 10 urtera arteko umeek 200 metroko ibilbidea osatuko dute, eta gazteek, 11 eta 15 urte bitartekoek, berriz, kilometrokoa. 16 urtetik gorako herritarrek, bestalde, hiru kilometroko lasterketa egingo dute.
Zestoako Udalak jakinarazi duenez, irabazleentzat nahiz parte hartzaileentzat hainbat opari izango dira.